Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

Eskuorriak banatu ditu EAJk plazan, hauteskunde kanpainako ekitaldian

Juan Luis Romatet

Zumaiako EAJko kideak, goizean Beheko plazan. (Juan Luis Romatet)

Igandean egingo dira Europako parlamenturako bozka. Hauteskunde kanpainaren barruan, Zumaiako EAJko kideak eskuorriak banatzen aritu dira Beheko plazan.

Hauteskundeak egingo dira igandean Europar Batasuna osatzen duten herrialdeetan. EAJ Kanariar Uharteetako Coalicion Canaria alderdiarekin aurkeztuko da bozka hauetara. 

Hauteskunde kanpaina amaitzeko gutxi falta dela, Zumaiako EAJko kideek mahaia jarri dute Beheko plazan. Bertan, ostegunetako azokara bertaratu edo plazara gerturatu diren herritarrei eskuorriak banatu dizkiete.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide