Haurren pilota festa egingo dute bihar arratsaldez Odietan

Juan Luis Romatet

Odietan egingo dute festa bihar arratsaldez.

Zumaiako Kirol Elkarteak antolatuta, umeen pilota partidak jokatuko dituzte Odietan, 16:30ean hasita.

Kurtsoari amaieran emanaz, Zumaiako Kirol Elkarteak haurrentzako festa prestatu du bihar arratsalderako. 16:30ean hasiko da Odieta pilotalekuan, eta benjamin eta kimuen mailako partidak jokatuko dituzte. Antolatzaileen esanetan, eskuzko zortzi partida jokatuko dituzte eta beste bost palakoak. Antolatzaileen esanetan, jai giroan jokatuko dituzte partida hauek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide