'Back to black' eta 'Amigos imaginarios' filmak emango dituzte asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 7a, 11:00

Helduentzako eta haurrentzako film bana emango da asteburu honetan ere Zumaiako zinema aretoan. Sarrerak aurrez eros daitezke Internet bidez.

Back to black eta Amigos imaginarios filmak emango dituzte asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. Emanaldietarako sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.

Amy Winehouse abeslariaren bizitza kontatzen du Back to black filmak. Londresen jaioa, 27 urte besterik ez zituela hil zen 2011. urtean. 

Film hau gaurtik astelehenera bitartean emango dute Zumaiako zinema aretoan, 19:30ean.

Igandean, berriz, 17:00etan hasita haurrentzako filma izango da, Amigos imaginarios. Hemen ikus daiteke trailerra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide