Gaur zabalduko dute urriaren 6an jokatuko den Flysch Trail lasterketarako izen ematea

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 7a, 08:00

Urriaren 6an korrituko da mendi lasterketa. (Peio Romatet)

Urriaren 6an korrituko da Zumaia Flysch Trailaren hamabosgarren edizioa. Izen-ematea gaur arratsaldean zabalduko dute. 

Udazken hasieran jokatuko da aurtengo Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa, urriaren 6an, alegia. Korrikalariek bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute, izan ere, iaz egin bezala, bi ibilbide prestatu dituzte antolatzaileek: bata, luzea, 23 kilometrokoa, eta bestea, 13koa.

Antolatzaileek azaldu dutenez, 400 korrikalarik izango dute 23 kilometroko proba nagusia egiteko aukera. 25 euro balioko du dortsala eskuratzeak. Proba motza, berriz, 250 korrikalarik egin ahal izango dute, eta horiek, 15 euro ordaindu beharko dute inskripzioa.

Bi lasterketetan izena emateko epea gaur bertan, ostiralean, zabalduko dute, 19:00etan. Horretarako, izena eman hemen ala kronoak.com webgunean eman daiteke. Izenak emateko azken eguna irailaren 1a izango da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide