Atzo zabaldu zuten Forondako pintura tailerreko lanen erakusketa Alondegiko Oxford aretoan. Bertan elkartu ziren 18:30ean Ander Ormazuri irakaslea eta ikasleak, eta tailerrak emandako uzta osorik ikusi ahal izan zuten aretoko paretetan. Margo koloretsuak eta askotarikoek osatzen dute bilduma.
Ekainaren 16ra artean izango da ikusteko aukera. Astelehetik ostiralera 18:30etik 20:30era irekiko dute aretoa, eta asteburu eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era egongo da zabalik.