Raixta Egunak girotu ditu herriko kaleak

Andrea Zipitria

Emakumeen Etxeak antolatuta, Raixta Eguna ospatu zuten atzokoan. Herritarrak kalera atera ziren goizetik, eta han eta hemen ibili ziren egunaren harira antolatutako hainbat ekintzetan. 

Emakumeen Etxean antolatuta, uda aurreko Raixta Eguna ospatu zuten, atzo, Zumaian. 10:00etan zabaldu zituzten  emakume sortzaileek euren postuak, eta jende ugari gerturatu zen bertara. Bitxiak, poltsak eta motxilak, panpinak edota gantxiloz egindako produktuak erosteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Saharako emakumeen ere jarri zuten beraien postua, bertako emakumeen errealitatea ezagutzeko hitzartzea eskaini zuten.

Musika ere izan zen Martxoaren 8a plazan, eta eguerdian, bertsoen txanda iritsi zen. Uxue Alberdiren eta Nerea Ibarzabaren eskutik, bertso bazkaria egin zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide