Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

Herritarrak hasi dira botoak ematen

Andrea Zipitria 2024ko eka. 9a, 11:08

Zumaian hasi dira herritarrak pixkanaka botoa ematen Aitzuri pilotalekuko eta Alondegiko hautetsontzietan. Hain zuzen ere, 7.829 zumaiar daude Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa ematera deituta.

Goizeko 09:00etan ireki dituzte hauteslekuetako ateak Zumaian Aitzuri pilotalekuan eta Alondegian, eta herritarrak pixkanaka ari dira gerturatzen beren botoa ematera. Gaurkoan, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozkatu beharko dute herritarrek. Hain zuzen ere, 7.839 herritar daude bozkatzera deituta Zumaian.

Iluntzeko 20:00etan itxiko dituzte hautetsontziak, eta besteetan ez bezala, boto kontaketak zuzenean %100 zenbatuta emango dituzte, 23:00-23:30 bitartean. Hauteskundeen jarraipena egingo du Gukak; parte hartze datuak emateaz gain, gauean zenbaketa datuen infografiak ikusgai izango dira webgune guztietan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide