Europako Parlamenturako hauteskundeen lehen parte hartze datuak eman ditu dagoeneko Espainiako Barne Ministerioak. Hego Euskal Herrian behera egin du parte hartzeak 2019ko Europako hauteskundeekiko, eta Zumaian ere bai.
2.705 herritarrek eman dute boza Zumaian 12:00ak arte, hautesle erroldaren %34,26ek. 2019an, %41,52koa izan zen lehen orduetako parte hartzea. Beraz, 7,26 puntu jaitsi da parte hartzea duela lau urteko hitzorduarekiko, baina udal eta foru hauteskundeekin batera egin ziren urte hartan Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak.
Dena dela, Gipuzkoako parte hartze datua baino zerbait altuagoa da Zumaiakoa: hautesle erroldaren %29,63k eman du botoa eguerdirako Gipuzkoan, eta 2019tik 8,63 puntu jaitsi da parte hartzea.
Eguneko bigarren parte hartze datuak 18:00etatik aurrera emango ditu Espainiako Barne Ministerioak.