Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

Parte hartzea ia 11 puntu jaitsi da Zumaian 2019koarekiko

Andrea Zipitria 2024ko eka. 9a, 18:31

Zumaiako hautesleku bat. (Andrea Zipitria)

Espainiako Barne Ministerioak 18:00etan emandako datuen arabera, Zumaian hautesle erroldaren %44,91ek eman dute botoa oraingoz Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. 2019an, %55,62koa izan zen arratsaldeko parte hartzea.

Europako Legebiltzarrerako hauteskundeen arratsaldeko parte hartze datuak eman ditu 18:00etan Espainiako Barne Ministerioak. 2019arekin alderatuta jaitsiera egon da, eta goizeko datuetan baino jaitsiera handiagoa atzeman daiteke arratsaldekoetan, %44,91ek eman baitute botoa, eta parte hartzea 10,91 puntu baita 2019tik, orduan %55,62koa izan zelako.

Goizean, 2.705 herritarrek eman dute boza Zumaian 12:00ak arte, hautesle erroldaren %34,26ek. 2019an, %41,52koa izan zen lehen orduetako parte hartzea. Beraz, 7,26 puntu jaitsi da parte hartzea duela lau urteko hitzorduarekiko eguerdian.

Dena den, kontuan hartu behar da 2019an udal eta foru hauteskundeekin batera egin ziren urte hartan Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak.

Bestalde, Gipuzkoako parte hartze datua baino zerbait altuagoa da Zumaiakoa: hautesle erroldaren %40,18k eman du botoa lurraldean, eta 2019tik 12,91 puntu jaitsi da arratsaldeko datuen arabera.

20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak, eta 23:30erako jakingo dira emaitzak. Webgune honetan grafiko bidez emango dira emaitza horiek, eta bihar albiste landuagoa irakurtzeko aukera egongo da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide