Pilota jokoan, lagunartean, festa giroan

Juan Luis Romatet

Larunbateko pilota festan aritu ziren haurrak. (Zumaiako Kirol Elkartea)

Kurtso amaierako festa izan zuten Zumaiako Kirol Elkarteko gaztetxoenek larunbatean. Eguraldiagatik, Odietan ezin izan zuten jokatu eta jarduera Herri Eskolako frontoira eraman zuten.

Txikienek ere pilotan aritzeko aukera izan zuten pasa, zuriz jantzita frontoian. Izan ere, Zumaiako Kirol Elkarteak kurtso amaierako festa antolatu zuen larunbat arratsalderako. Printzipioz, Odietan zen egitekoa, baina eguraldiagatik Herri Eskolako pilotalekura lekualdatu zuten.

Kimu eta benjamin mailako partidak izan zituzten, eskuz zein palako modalitatean. Giro polita izan zen arratsean zehar, eta taldeko argazki batekin bukatu zuten lagunarteko jarduera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide