Ivan Rodriguezen irudiak eskuratu du Distira argazkizale elkartearen maiatzeko lehiaketa sozialeko lehen saria. Oraingo honetan, minimalismoa izan dute gaia erretratuak egiteko, eta guztira, 11 autoreren 21 lan jaso dituzte.
Rodriguezen lanean itsaso barea ikus daiteke, eta padel gainean arraunean ageri den pertsona bat urrunean. Lehen saria bakarrik ez: hirugarrena ere hari eman diote. Bigarrena, berriz, Eduardo Merinok eskuratu du.
Argazki guztiak Distiraren webgunean ikus daitezke.