Bilera egingo du Ludotekak gurasoekin udalekuen dinamika azaltzeko

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 11a, 09:00

Ekainaren 20an egingo dira bilerak Aita Mari aretoan, euskaraz lehenengo saioan eta gazteleraz bigarrengoan.

Uztailean egingo diren udaleku irekien dinamika azaltzeko bilerak egingo ditu Zumaiako Ludotekak haurrak apuntatu dituzten gurasoekin. Bi saio izango dira, biak ere ekainaren 20an Aita Mari aretoan. Lehenenengoa, 17:00etan, euskaraz izango da, eta bigarrena, 17:45ean, gazteleraz. Dinamika azaltzeaz gain, haurren gurasoek zein tutoreek izan ditzaketen zalantzak argitzeko aukera izango dute. 

Ludotekak azaldu duenez, gurasoei gutun bana bidali zaie, baina akats bat dago bertan. Izan ere, aipatu bilera ekainaren 19an izango dela jartzen du, hilaren 20an egingo denean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide