Ostegunera arte aurkez daitezke proposamenak Portutxiki kantina kudeatzeko

Maria Maya Manterola

Komun publikoen itxiera ere barnebiltzen du zerbitzuak. Osteguneko 14:30ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte proposamenak interesdunek.

Ostegunean amaituko da, hilaren 13an, Santiago hondartzako Portutxiki kantina kudeatzeko zerbitzuaren lizitazio epea. Zerbitzu horrek kantina zerbitzuaren kudeaketa eta komun publikoen itxiera barnebiltzen ditu, eta prozedura irekiaren bidez kontratatuko da, udalak jakinarazi duenez. 

Interesdunek osteguneko 14:30ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte proposamenak. Informazio gehiago, hemen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide