Zumaiako Udalak auzotako festak antolatzeko dirulaguntzak emango ditu beste behin. Jarduerak sustatu eta hedatzeko programak edota ekintzak, jaialdiak, folklorea, herri kirolak nahiz arte plastiko eta eszenikoekin zerikusia dutenak, zientzia, literatura eta ikus-entzunezkoak lagunduko ditu, besteak beste.
Dirulaguntza jaso nahi duten elkarteek ekainaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera, udaletxean bertan edo zumaia.eus webgunean. Hemen topa daiteke informazio gehiago.