Asteburu ona pasatakoa Zumaiako Beteranoentzako

Juan Luis Romatet

(Zumaiako Beteranoak)

Zumaiako arraunlari beteranoek bi estropadatan hartu dute parte pasa den asteburuan: larunbatean Kantabrian eta igandean Donostian, Euskadiko txapelketan.

Giharrak estutzeko aukera ona izan dute pasa den asteburuan Zumaiako arraunlari beteranoek. Bi estropadatan aritu dira, eta lortutako emaitzekin gustura egoteko arrazoiak dituzte.

Larunbatean Kantabriako Pontejos (Espainia) herrian izan zuten lehen arraun saioa. Zumaiako Beteranoek bi ontzi eraman zituzten bertara, A eta B ontziak, eta biak ere bigarren izan ziren euren kategoriatan.

Horrekin nahikoa ez, eta igandean Euskadiko traineru txapelketan aritu zen Zumaiako ontzia. Itsasoaren baldintza ikusgarri bezain beldurgarrian, seigarren izan ziren Zumaiako Beteranoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide