Jardunaldi bakarra geratzen da jokatzeko pilota txapelketa herrikoiko ligaxka fasean

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 12a, 11:00

Duela bi aste jokatutako bosgarren jardunaldiko irudi bat. (Juan Luis Romatet)

Etzi, ostiralez, jokatuko dute esku pilota txapelketa herrikoiko ligaxkako azken jardunaldia, eta hor erabakiko dute zer bikotek jokatuko dituzten txapelketako finalerdiak.

Pasa den ostiralean jokatu zuten Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoiko seigarren jardunaldia, ligaxka faseko azken-aurrekoa. Emaitza hauek izan ziren jokatutako bi partidatan:

  • Aitor Aizpurua-Josu Salegi, 7; Oihan Etxabe-Kimetz Etxabe, 22.
  • Unai Beristain-Jon Alkorta, 22; Unai Etxabe-Peio Etxabe, 16.

Ostiralean, hilaren 14an, jokatuko da ligaxkako azken jardunaldia, 18:00etan, Odieta pilotalekuan. Bi partida hauek izango dira lehian:

  • Aitor Aizpurua-Josu Salegi vs. Unai Etxabe-Peio Etxabe.
  • Beñat Lizeaga-Iñigo Tumas vs. Unai Ibarguren-Jon Telmo Manterola.

Lortzen dituzten emaitzekin erabakita geratuko da zer lau bikotek jokatuko dituzten ekainaren 21ean txapelketako finalaurrekoak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide