Errugabetzat jo dute Zumaiako emakume bat hiltzeagatik akusatutako zaintzailea

Erredakzioa 2024ko eka. 12a, 10:00

Donostiako epaitegia. (Google maps)

2020an adineko bat hiltzeaz egotzitako emakumea aske utzi du epaileak zinpeko epaimahaiaren erabakia jakin ondoren.

Zumaiako adineko emakume bat hiltzeagatik akusatutako zaintzailea epaitu dute azken asteotan Donostian. Gertakaria 2020ko azaroan jazo zen, eta emakumea hiltzeagatik 22 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen fiskaltzak. Zendutako emakumearen senitartekoak ez dira akusazio partikular gisa azaldu. Ez hori bakarrik, epaiketan zaintzailearen alde ere deklaratu zuten. Defentsak, berriz, hilketaz akusatutako emakumearen errugabetasuna aldarrikatu du.

Bi eguneko deliberazioaren ondoren, zinpeko epaimahaiak errugabetzat jo du akusatutako emakumea. Atzo arratsaldez eman zuen erabakiaren berri, eta jakin bezain pronto aske utzi zuen epaileak akusatutako zaintzailea.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide