Iratxe Plazaolak irabazi du Raixta Egunean zozkatutako saria

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 12a, 16:30

Iratxe Plazaola zozketako saria jasota. (Zumaiako Emakumeon Etxea)

Hainbat produktuz osatutako sorta zozkatu zuen larunbatean Zumaiako Emakumeon Etxeak.

Raixta Eguna egin zuten pasa den larunbatean Zumaian. Emakumeon Etxeak uda atarian antolatutako topaketa honetan azoka, musika saioak, bertso bazkaria eta batukada izan ziren, besteak beste.

Baita zozketa ere. Hainbat produktuz osatutako sorta zozkatu zuen Emakumeon Etxeak. Zenbaki irabazlea 1253 izan zen, eta txartelaren eroslea Iratxe Plazaola izan da. Oparia jaso du dagoeneko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide