Euskal Jai eguneko artisau azokan postua jartzeko eskaera egin daiteke jada

Maria Maya Manterola 2024ko eka. 12a, 14:00

Ekainaren 21a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera parte hartu nahi duten artisauek, aurrez aurre Alondegian edo online.

Artisau azoka izaten da Euskal Jai eguneko jarduera jendetsuenetako bat. Aurten ere postuz beteko da Foruen plaza abuztuaren 9an, eta egun horri loturiko prestaketekin hasia da dagoeneko udala.

Azokan postua jarri nahi duten artisauek izena emateko epea zabaldu dute jada. Ekainaren 21era arte izango dute horretarako aukera, Alondegira jota, kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzita edo egoitza elektronikoaren bitartez. Eskabide orria aurkeztu beharko da horretarako. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide