Markina-Xemeingo zesta punta txapelketan arituko da Imanol Lopez

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 13a, 08:00

Txapelketan arituko diren puntistak, herenegun egindako aurkezpen ekitaldian. (Eraman!)

Barandikarekin osatuko du bikotea zumaiarrak, eta Erkiaga eta Zabalak osatutako bikotearen aurka arituko da datorren larunbatean, Unibertsitatean.

Markina-Xemeinek hartuko du lekukoa zesta punta denboraldian. Datorren larunbatean hasi eta uztailaren 16ra bitartean jokatuko dute bertako Unibertsitatean Markina-Xemeingo Grand slama. Aurtengo edizioarekin, lehendabizikoz, Jai Alai League zirkuituan sartuko da Bizkaiko herri honetan jokatzen den proba. Hala, txapelketa honek banatzen dituen puntuek berebiziko garrantzia izango dute ligaren sailkapenean. 

Grand slam honetan zesta punta munduko izen garrantzitsuenak bilduko dira, eta horien artean izango da Imanol Lopez puntista zumaiarra. Lopezek Barandikarekin osatuko du bikotea, eta A multzoan arituko da Erkiaga-Zabala eta Laduche-Basque bikoteekin batera. B multzoan, berriz, Olharan-Ibarluzea, Johan-Del Rio eta Goitia-Gorka bikoteak arituko dira. Multzo bakoitzeko lehen biek jokatuko dituzte txapelketako finalaurrekoak.

Larunbat honetan bertan jokatuko dute lehen jardunaldia, 19:00etatik aurrera, Unibertsitatean. Hasteko, Bilboko Iron cup txapelketa irabazi berri duen Ibarluzeak herritarren aurrean jokatuko du. Olharanekin osatuko du bikotea, Johan Sorozabal eta Julen Del Rioren kontra.

Horren ondoren, Erkiaga eta Zabala, eta Barandika eta Lopez bikoteen arteko partida jokatuko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide