Bihar zabalduko dute pentsiodunek irailean Salamancara egingo duten bidairako izen-ematea

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 16a, 09:00

Irailaren 22tik 27ra egingo dute bidaia Zumaiako jubilatuek.

Salamancako lurretara joango dira Beheko Plaza elkarteko bazkideak irailaren 22tik 27ra bitartean.

Beheko Plaza pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak bere bazkideentzako beste bidaia bat antolatu du. Oraingo honetan Salamancara (Gaztela eta Leon, Espainia) joango dira, irailaren 22tik 27ra bitartean. La Albercan hartuko dute ostatua, eta han igaroko dituzten egunetan Ciudad Rodrigo, Peña de Francia, San Martin de Castañar, Candelario, Salamanca hiria bera, edota Batuecas parke naturala bisitatzeko aukera izango dute.

Bidaia egin ahal izateko, gutxienez 26 lagunek eman beharko dute izena. Antolatzaileek azaldu dutenez, kopuru horretara iristen ez badira bidaia bertan behera utzi beharko dute.

Bidairako izen ematea bihar bertan zabalduko dute, elkarteak Hogarrean duen bulegoan, 11:00etatik 12:00etara bitartean.

Txangoaren inguruko xehetasunak Hogarreko sarreran dagoen oholean daude ikusgai.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide