Dantza emanaldia eskaini dute Musika eta Dantza Eskolako ikasleek

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 12a, 17:30

Euskal dantzetako eta dantza garaikideko ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldez Zumaiena ikastetxeko aretoan.

Ikasturte amaierako jarduerekin jarraitzen du Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak. Atzo arratsaldez euskal dantzetako eta dantza garaikideko ikasleen txanda izan zen. Emanaldia eskaini zuten ikasle hauek Zumaiena ikastetxeko aretoan, bertaratu ziren guraso, familiarteko eta lagunen gozamenerako. 

Argazkiak: Zumaiako Musika eta Dantza Eskola.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide