Jendaurrean antzeztuz bukatu dute ikasturtea antzerki ikastaroko ikasleek

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 14a, 10:00

Emanaldian parte hartu zuten ikasleak, irakasleekin. (Miriam Romatet)

Ikasturte amaierako emanaldia eskaini zuten atzo Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako antzerki ikastaroko ikasleek. 

Kurtso amaierako emanaldien barruan, antzerki ikastaroko ikasleen txanda izan zen atzo arratsaldez Alondegiko Oxford aretoan. Adin desberdinetako herritarrak atera ziren jendaurrera antzezlan laburrak errepresentatzera. Espero zen bezala, aretoa bete egin zen.

Datorren astean egingo dituzte ikasturte amaierako azken bi ekitaldiak. Hilaren 20an, ostegunez, kurtso amaierako festa egingo dute Beheko plazan, 18:30ean hasita. Igandean, berriz, Sanjuaniturrin izango dira suaren bueltan dantzan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide