Konpostajeari buruzko tailerra emango dute ostegunean Baratze parkean

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 16a, 13:00

Furgobaratza Zumaiako Baratze parkean izango da datorren ostegunean, hilaren 20an. Bertan, konpostatzearen inguruko tailerra emango dute.

Konpostatzeari buruzko tailerra emango dute datorren ostegunean, hilaren 20an, Zumaiako Baratze parkean. Furgobaratzaren bisita izango dute arratsalde horretan, 18:00etatik 19:30era, eta bisita horren barruan egingo da tailerra. 

Arduradunek azaldu dutenez, baratzeko erabiltzaileez gain, beste edonor gerturatu ahal izango da tailer honetara. Horretaz gain, Furgobaratzak bere ohiko zerbitzua eskainiko du: aholkularitza baratzeko gaietan, landare eta hazi ekologikoak…

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide