Erabakita geratu da zer bikotek jokatuko dituzten esku pilota txapelketako finalerdiak

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 17a, 08:24

Herri Eskolako frontoian jokatu zuten ligaxkako azken jardunaldia. (Juan Luis Romatet)

Datorren ostiralean jokatuko dira txapelketa herrikoiko finalaurrekoak.

Erabakita geratu da zer lau bikotek jokatuko dituzten datorren ostiralean Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoiko finalerdiak. Partidak 18:00etatik aurrera jokatuko dituzte, eguraldi ona egiten badu, Odieta frontoian. Euriarekin, ligaxkako azken jardunaldian gertatu bezala, Herri Eskolako pilotalekuan jokatuko dira.

Lehen partidan, Kimetz Etxabe eta Oihan Etxabe Aitor Aizpurua eta Josu Salegiren aurka arituko dira. Bigarrengoan, Unai Beristain eta Jon Alkorta Unai Etxabe eta Peio Etxaberen aurka.

Txapelketako finala eta hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida hurrengo ostiralean, hilaren 28an jokatuko dituzte. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide