Garaipena erdietsi du Imanol Lopezek Markina-Xemeingo lehen jardunaldian

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 17a, 14:00

Imanol Lopez eta Xabier Barandika, larunbateko partidan. (Jai Alai News)

Larunbatean jokatu zuten Markina-Xemeingo Grand slameko lehen jardunaldia. Zumaiarrak, Barandikarekin bikotea osatuta, 2 eta 0 emaitzarekin zien Erkiaga eta Zabalari.

Abian da Markina-Xemeingo (Bizkaia) Grand slama. Bertan, gaur egungo hamabi puntista onentsuenek jokatuko dute. Txapelketa jokoan izateaz gain, Jai Alai League-erako puntuak ere banatuko dira uztailaren erdi aldera arte jokatuko duten txapelketan.

Larunbatean jokatu zuten lehen jardunaldia. Imanol Lopez arratseko bigarren norgehiagokan aritu zen. Barandikarekin jokatuko du txapelketa honetan, eta aurrean Erkiaga eta Zabalak osatutako bikotea izan zuten. Gernikarrak eta zumaiarrak osatutako bikoteak sekulako partida jokatu zuten eta bi jokotan irabazi zuten lehia (12-15 eta 10-15). 

Lehenengo partidan Johan eta Del Rio izan ziren irabazleak Olharan eta Ibarluzearen aurrean: 11-15 eta 11-15.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide