Kazetaritza, haurrek marraztuta

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 18a, 09:00

Zumaia Gukak eskatuta, herriko ikastetxeetako haurrek kazetaritzari buruz duten ikuspegia jaso dute marrazkietan. 400 marrazki inguru jaso dira guztira, eta hemen ikus daitezke.

30 urte bete ditu aurten Baleikek, eta heldutasunera ailegatuta Zumaia Gukari pasatu dio lekukoa. Honi harrera egiteko jaialdia egin zen pasa den larunbatean: ekitaldi desberdinez osatutako kalejira egin zen zapatu arratsaldean herriko kaleetan zehar.

Torreberrira heldu zirenak akaso konturatuko ziren eraikineko leiho eta aterpeko hormak marrazkiekin jantzita zeudela. Izan ere, Zumaiako ikastetxeak ere jaialdiko parte hartzaile izatea nahi izan da. Horretarako, Zumaiena Ikastetxeko, Zumaiako Herri Eskolako eta Oikiako Eskolako HH eta LHko ikasleei marrazki bana egiteko eskatu zitzaien. Landuko zuten gaia kazetaritza izango zen. Hortik aurrera, gogoko zuten marrazkia egin ahal izango zuten.

Guztira, 401 marrazki jaso ziren, eta horietako gutxi batzuk besterik ezin izan ziren erakutsi Torreberrin. Horregatik, eta egindako lan ederrak erakustea merezi dutelako, hemen ikus daitezke haurrek egindako marrazkiak.

Zumaia Guka osatzen duen lantaldeak eskerrak eman nahi dizkie haurrei egindako marrazki politengatik, eta hiru ikastetxeetako komunitateei emandako laguntza guztiagatik.

Marrazkiak hemen ikus daitezke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide