Galizian aritu da Julen Mateos motorzalea pasa den asteburuan

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 18a, 08:12

Julen Mateos pasa den asteburuan jokatutako lasterketako une batean. (Utzitakoa)

Sentsazio gazi-gozoekin itzuli da motorzale gaztea Galiziatik, lasterketan zehar motoarekin arazoak izan eta gero.

Espainiako Minimotard 85 txapelketako bigarren lasterketa jokatu du Julen Mateos motorzale zumaiarrak pasa den asteburuan Galiziako Madalena zirkuituan. Duela hilabete Gaztela eta Leonen jokatutako txapelketa irabaztetik zetorren gaztea, baina oraingo honetan emaitzak ez ditu alde izan.

Lehen txanda ez zen txarra izan bere interesentzako, hirugarren postuan amaitu baizuen. Bigarrenean, ordea, arazoak izan zituen motorrarekin, eta seigarren posturaino jaitsi zen. Bi egunetan lorturako puntuekin osatu dute sailkapen orokorra, eta hor laugarren izan da Mateos, sentsazio gazi-gozoa utziz. 

Zirkuituko sailkapen orokorrean bigarren da gaur egun zumaiar gaztea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide