Saharako haur errefuxiatuentzat arropa bilketa egingo du Darahlik

Maria Maya Manterola 2024ko eka. 18a, 10:30

Uda Euskal Herrian igaroko dute 30 bat haurrek Darahli elkarteari esker. Horientzat guztientzat bilduko dute arropa aste honetan, ikastetxeetan.

Ekainaren 30ean helduko dira Oporrak Bakean programari esker uda Euskal Herrian igaroko duten haur sahararrak. Darahli elkarteari esker, bederatzi Urola Kostako harrera familiekin izango dira, eta hogei inguru, berriz, Larrabetzuko (Bizkaia) aterpetxe batean. 

Haur horientzako arropa bilketa egingo du Darahlik aste honetan zehar. Azaldu dute 8-9 urteko haurrentzat izango direla bildutako produktuak, eta polarrak, kirol-jertseak, galtza motzak eta kirol zapatilak jaso nahiko zituzketela. Herri Eskolako Sagarbide eraikinean eta Zumaienan bilduko dituzte. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide