Indabe eta The Donkey Riders taldeek kontzertua eskainiko dute ostiralean Zumaian

Maria Maya Manterola 2024ko eka. 18a, 11:30

Aldundiak sustatutako musika taldeen eta formatu txikiko arte eszenikoen zirkuituaren barruan antolatutako emanaldia da. Amaia plazan izango dira kontzertuak, 20:00etatik aurrera.

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan, Indabe usurbildarrak eta The donkey riders errenteriarrak Zumaian izango dira ostiralean. Amaia plazan ezarritako oholtzan kontzertua eskainiko dute 20:00etan hasita.

Katapulta Tour Gipuzkoa musika taldeen eta formatu txikiko arte eszenikoen emanaldiak bultzatzeko Aldundiaren ekimena da, eta han eta hemen ekitaldi propioak antolatzeaz gain, eragileei laguntza ematen die ekitaldiak antolatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide