Rafa Iraundegiren 'Zirka' belaontziak irabazi du I. Aita Mari estropada

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 18a, 13:37

Parte hartzaileak igandean egindako sari banaketa ekitaldian. (Zumaiako Bela Elkartea)

Hamahiru itsasontzik hartu zuten parte pasa den larunbatean egin zen estropadan.

Aita Mari bela estropadaren lehen edizioa jokatu zen pasa den larunbatean. 43 itsas milia egin behar izan zituzten parte hartu zuten belaontziek. Irteera puntuan, hamahiru ontzi kokatu ziren, eta Bizkai aldera egin zuten, La Gaviotaren parean buelta eman eta Zumaiara itzultzeko. 

Hamasei ontzik eman zuten izena, baina hamahiru aurkeztu ziren irteera puntura itsasoaren eta haizearen aurreikuspenen beldur. Iragarpenek abisu horia ematen zuen olatuengatik, baita haizearen norabide aldaketak ere. 

Goizeko 9:55ean atera ziren ontziak Zumaiatik, eta 15:00etan heldu zen lehena La Gaviota pareko buiara. Han buelta eman, eta Zumaiarantz bueltatu ziren. Azkarrena proba betetzen Sagartxo 4 ontzia izan zen; 18:39etan. Atzatik, hamabost minutura, Zirka sartu zen, eta 22 minutura hirugarren El Arriero.

Denbora konpentsatuetan, sailkapena honela geratu zen:

  • 1. Zirka.
  • 2. El Arriero.
  • 3. Xibika.
  • 4. Sagartxo 4.
  • 5. Mastabakarra.
  • 6. Maixu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide