Euskadiko txinga eroate txapelketa jokatu zen pasa den larunbat arratsaldean Durangon (Bizkaia). Zortzi parte hartzaile izan ziren, eta horien artean lehiatu zen Andoni Zubiaurre Zumaiako bizilaguna.
50 kiloko txinga bana eraman behar izan zituzten parte hartzaileek. Zumaiarrak 17 plaza eta lau metro egin zitzuen (480 metro inguru), eta distantzia horrekin Euskadiko txapeldunorde atera zen.