Zumaiako Beteranoak bigarren izan dira Angeluko traineru estropadan

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 19a, 08:00

Zumaiako arraunlariak, larunbatean Angelun. (Zumaiako Beteranoak)

Angeluko portuko traineru estropadak jokatu ziren larunbatean Lapurdiko herrian. Zumaiak bi ontzirekin hartu zuen parte.

Lapurdin jokatu ziren larunbat goizean arraunlari beteranoen traineru estropadak. Angeluko portuko estropadak izan ziren zapatuan jokoan, eta Zumaiatik bi ontzirekin bertaratu ziren.

Zumaia A bigarren izan zen Orioko Badok 13 traineruaren atzetik. B ontzia, berriz, lehena izan zen bere kategorian.

Larunbateko estropaden ondoren, Zumaia bigarren da ZIPR beteranoen ligako sailkapen orokorrean, 75 punturekin. Badok 13 trainerua da ligako liderra, 89 punturekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide