Ikasturte amaierako kontzertua emango du bihar Musika eta Dantza Eskolak

Juan Luis Romatet

Entzuleak Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako emanaldi batean. (Juan Luis Romatet)

Herri Eskolako estalpean egingo da, 18:30etik aurrera, eta bertan ikasle talde handiak hartuko du parte.

Ikasturte amaierara heldu da Zumaiako Musika eta Dantza Eskola. Azken asteotan ikasgai desberdinetako ikasleek urtean zehar ikasitako erakutsi dute Zumaiako leku desberdinetan. Bihar, berriz, kurtso amaierako kontzertua emango dute ikasle zein irakasleek. Emanaldia 18:30ean izango da, Herri Eskolako frontoiaren alboan dagoen aterpean. Formatu desberdinetan arituko dira adin tarte ezberdineko ikasleak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide