Etiketa Berdera atxikitu da Flysch Trail mendi lasterketa

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 19a, 12:00

Etiketa Berdea mendi lasterketa etikoen aldeko manifestua da, eta mendi probetan konpromiso etikoa eta ingurumena errespetatzeko apustua egiten da bertan.

Zumaiako lasterketa munduko lekurik berezienetakoan egiten da, flyschari esker. Entziklopedia baten antzera, Lurraren historiaren 60 milioi urte baino gehiago irakur daiteke geruza hauetan. Leku ikusgarri eta berezi horretatik korrika egitea oparia da parte hartzaileentzat, horregatik, antolatzaileek nabarmendu dute lasterketak horrela jarrai dezan, ezinbestekoa dela proba bera eta ingurua zaintzea.

Horretarako, inguruarekiko errespetuzko jarrera izateko konpromisoa hartu du Zumaia Flysch Trailek, eta abian jarri dute Etiketa Berdea manifestura atxikitu da mendi lasterketa hau.

Hausnarketa kolektibo baten ondorioz sortutako proposamena da Etiketa Berdea. "Inguruarekiko eta hurkoarekiko errespetuzko jarrera bilatzen duen aldarri bat baino ez da. Era berehan konpromiso bat ere bada. Trukean ezer jaso gabe apustu egitea. Trukean ezer ez, ondorengoei mundu hobe bat uztearen ustea besterik ez", diote.

Manifestua ezagutu nahi duenak hemen irakurri dezake. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide