Herriarteko txapelketako finala jokatuko dute Zumaiako puntistek

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 19a, 17:00

Herriarteko txapelketan aritu diren Zumaiako puntista batzuk. (Gipuzkoa pilota)

Mutrikuren aurka jokatuko du finala Zumaiak. Azken partidak Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatuko dira, ostiralean, 19:30etik aurrera. 

Herriarteko pilota txapelketak bere amaierara heltzen ari dira, modalitate desberdinetan. Hala, ostiralean, hilaren 21ean, 19:30etik aurrera, zesta punta txapelketako finalak jokatuko dira Mutrikuko Miruaitz frontoian. Etxeko kluba Zumaiako Kirol Elkarteko puntisten aurka arituko da txapelaren bila. 

Ligaxka lehen eta bigarren postuan amaituta, Mutrikuk eta Zumaiak. Kadete, jubenil eta nagusi kategorietan lehiatuko dira txapelketari amaiera ematen dion azken hitzordu honetan. Garailearen txapelekin bueltatzea izango da zumaiarren helburua.

Honako pilotari hauek aritu dira Zumaiako Kirol Elkartean Herriarteko txapelketan: Cosme Agirre De Jesus, Gonzalo Agirre De Jesus, Haritz Egaña Ostolaza, Igor Enbil Dominguez, Amik Gandarias Gaston, Eñaut Goñi Castro, Mikel Silveti Egaña, Unai Uranga Egaña, Ander Ureta Uranga, Frida Watkins Franco eta Marlon Watkins Franco.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide