Inquieto navegantek jaso du kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 20a, 08:00

Inquieto Navegante zerbitzuaren arduraduna, ezkerrean, ziurtagiriarekin. (Urola Kostako Udal Elkartea)

Kataluniako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Elkargoak (COPLEFC) Urola Kostako Udal Elkartearekin batera kudeatzen duen ziurtagiria jaso du Zumaiako belaontziak.

Inquieto Navegante izeneko belaontzi zerbitzuak kirol zerbitzu profesionalen zigilua eskuratu du aurten. Pasa den astean jaso zuen zumaiarrak ziurtagiri hori. Eskualdean Zarauzko Moor Surf eskolak ere errekonozimendua jaso du.

Zigilu hau Kataluniako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Elkargoak (COPLEFC) kudeatzen du, Urola Kostako Udal Elkartearekin batera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide