Pulporen Octopus Fest jaialdiko hiru janari bono zozkatuko ditu Zumaia Gukak

Erredakzioa 2024ko eka. 20a, 11:00

Pulpo Eskubaloi taldeak 50. urteurrena ospatzeko Octopus Fest jaialdia egingo du asteburuan. Eusebio Gurrutxaga plazan ezarriko duten karpan janari errazioak eskainiko dituzte, eta hiru janari errazio sorta zozkatuko ditu Zumaia Gukak parte hartzaileen artean.

Zumaia Gukak bere irakurleen artean zozkatuko ditu Pulpo Eskubaloi taldearen Octopus Fest jaialdiko hiru janari errazio sorta. Izan ere, eskubaloi taldea bere 50. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dago, eta asteburu honetan garagardo eta janari azoka izango dira Beheko plazan. 

Jaialdi horretan banatuko dituzte Zumaia Gukan zozkatuko diren hiru janari bono. Bakoitza olagarroz, lakoiz eta haragiz osatuta dago. Parte hartzeko, lotura honetan eman beharko da izena ostiraleko 16:00ak baino lehen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide