Verdini dantza taldearen 'Hotzikarak' taularatuko dute bihar Odietan

Maria Maya Manterola

Gogoeta ugari biltzen ditu Isabel Verdinik zuzenduriko ikuskizunak. Urritasuna duten pertsonek osatzen dute taldea, eta pasio batek elkartzen ditu: dantzak.

Verdini dantza taldeak Hotzikarak ikuskizuna taularatuko du bihar, larunbata, Zumaian. Urritasunen bat duten pertsonek osatzen dute taldea, eta dantzarekiko maitasunak elkartzen ditu. 

Ikuskizun horretan, gogoeta ugari bildu dituzte, eta ikuslea mundu liluragarri batean murgilduko da haiekin, gorputzean hotzikarak sentitzeraino. Odietan eskainiko dute ikuskizuna, 19:00etan hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide