2023-2024 ikasturtea amaitzeko, kontzertua eskaini zuten Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleek. Azken asteotan entzunaldi ugari eskaini dituzte eskola honetako kideek, herriko gune desberdinetan. Oraingo honetan espazio berri bat erabili dute musikarako, Zumaiako Herri Eskolako aterpe berria, hain zuzen.
Herritar ugari bertaratu zen kontzertua jarraitzera. Entzuleei aurreskuarekin agurtu zieten euskal dantzetako ikasleek, eta horren ondoren estilo desberdinetako abestiak entzuteko parada izan zen.