Astelehenetako elkarretaratzeak Saregileen plazan egingo dituztela gogoratu du pentsiodunen plataformak

Juan Luis Romatet 2024ko ekainaren 23a

Pentsiodunen elkarretaratzea, urtarrilan, Saregileen plazan. (Utzitakoa)

Plataformak gogoratu duenez, duela sei urte eta erdi hasi zituzten elkarretaratzeak eta hasierako eskakizunei zaintzarena eta osasungintzarena gehitu dizkiete. 

Astelehenero elkartzen da herritar talde bat Saregileen plazan herriko jubilatuen eta pentsiodunen plataformak deituta. Hasierako eskakizunei zaintzarena eta osasungintzena gehitu dizkiote azken urteotan.

Duela bi aste, Zumaiako osasun zentro aurrera eraman zuten kontzentrazioa bertan bizi zuten egoera, "osasun zerbitzuen alorrean Zumaian dagoen gabezia ikusita". Hala ere, plataformak gogorarazi nahi du astelehenetako elkarretaratzeak Saregileen plazan jarraituko dituztela. "Halaber, argi utzi genuen gure prestutasuna Zumaian osasun zerbitzuen hobekuntzaren alde egin daitezkeen ekimen orori bultzada emateko".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide