Abian da Zumaia Gukaren arraun porra

Erredakzioa 2024ko eka. 22a, 08:30

Porraren irabazleak bi lagunentzako otordua eskuratuko du Muniosoro erretegian. Gaur hasi, eta uztailaren 15era arte dago parte hartzeko aukera.

Zumaiaguka.eus-ek arraun denboraldiko porra abiatu du aurten ere. Neska-mutilen traineruek zenbatgarren postuan amaituko dituzte ETE eta KAE1 ligak?

Egin hemen Zumaiako porra

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

Porra egiteko aukera uztailaren 15eko eguerdian, 12:00etan, amaituko da.

Animatu eta parte hartu! Zorte on!

Hauek dira Gukaren porra guztiak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide