Bihar egingo dute Flysch Trailerako emakumeen bigarren entrenamendu saioa

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 22a, 12:00

(Zumaia Flysch Trail)

Distantzia laburra korrituko dutenak Elorriagara joango dira eta luzekoak Arantzara.

Aurreko urteetan bezala, emakumeentzako entrenamendu saioak antolatu ditu Indamendi bazkunak. Bihar egingo dute bigarren saioa, eta urriaren 6an korrituko duten distantziaren arabera, entrenamendu saio desberdinak egingo dituzte korrikalariek.

Hala, distantzia laburrean atera direnak, Elorriaga aldera joko dute. 8 kilometroko saioa izango da, 190 metro positiboko desnibelarekin. Distantzia ordu eta erdian egiteko modukoa dela uste dute antolatzaileek.

Distantzia luzean arituko direnak, berriz, Arantza aldera joango dira. Saioak 13 kilometroko distantzia izango du, 300 metroko desnibelarekin. Hau ere ordu eta erdian egitea aurreikusten da.

Taldea goizeko 8:00etan elkartuko da Lubaki kiroldegi parean, eta handik ekingo diete korrika saioei. Emakumeei zuzendutako saioak badira ere, gizonek ere parte hartu ahal izango dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide