Musikak eman dio ongietorria asteburuari

Maria Maya Manterola

Indabe eta The Donkey Riders taldeen kontzertuak entzuteko aukera izan zuten atzo arratsaldez Amaiako plazara bertaratu ziren herritarrek. 

Pop-rock musika batetik, eta blues doinuak bestetik. Indabe eta The Donkey Riders taldeek kontzertu bana eskaini zuten atzo arratsalde-iluntzean Amaiako plazan. Aldundiak abiatutako Katapulta programaren barruan antolatutako emanaldia izan zen atzokoa. Hala, asteburuari ongietorria musikaren bidez eman zitzaion atzo Zumaian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide