Uztailera atzeratu dute Verdini dantza taldearen emanaldia

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 22a, 10:00

(Verdini dantza taldea)

Eguraldi iragarpenengatik ikuskizuna uztailera mugitzea erabaki dute dantza taldeko kide beraiek.

Verdini dantza taldeak Hotzikarak emanaldia eskaini behar zuen gaur arratsaldez Odieta frontoian. Eguraldiaren iragarpenak, baina, ez dira onenak, eta baldintza horiek dantzarako aproposenak ez direla ikusita, emanaldia uztailera mugitzea erabaki dute dantza taldeko arduradunek.

Urritasuna duten pertsonek osatzen dute Verdini dantza taldea eta Hotzikarak bezalako ikuskizunekin beraien pasioa den dantza jendaurrean erakusten dute. Taldearen helburua bada, baita ere, egiten duten lana ezagutera ematea, eta gaurkoa bezalako eguraldiarekin akaso jende asko bertaratuko ez zela pentsatuta, datorren hilabetera mugitzea erabaki dute. Hasiera batean, uztailaren 7an izango da Hotzikarak Zumaian ikusteko aukera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide