50 urte eta gazte oraindik

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 22a, 16:13

Pulpo eskubaloi taldea sortu zutela 50 urte betetzen dira aurten, eta egun handia ari da ospatzen klubeko familia.

Pulpo Eskubaloia egun handia ari da ospatzen gaur. Klubaren 50. urteurrenaren inguruko zenbait ekitaldi egin dituzte aurreko asteotan. Gaur, jai giroan ari dira klubaren mende erdia ospatzen. 

Goizean, beteranoen eta gaur egungo jokalarien arteko partidak jokatu dituzte Lubakin. Triki poteoaren ondoren, berriz, Beheko plazan jarritako karpan elkartu dira egungo eta antzinako jokalariak, lagunarteko bazkarian. Jai giroak arratsaldean jarraituko du, baita bihar egun osoan ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide