Itsasgorak harrapatutako pertsona bat atera dute labarretatik

Juan Luis Romatet

Larrialdi zerbitzuak Algorrin. (Utzitakoa)

Ertzaintzaren helikopteroak atera du arratsaldeko lehen orduetan labarrean harrapatuta geratu den pertsona.

Enegarren aldiz, itsasgorak labarrean harrapatuta utzi duen pertsona bat atera dute larrialdi zerbitzuek. Algorri eta Andikaerreka artean zegoen pertsona hau itsasoak harrapatuta. Hasiera batean, menditik ateratzen saiatu dira suhiltzaileak, baina azkenean helikoptero bidez eraman dute Ardantzako ingurura.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide