Astilleroko bandera irabazi du Zumaiak

Juan Luis Romatet

'Telmo Deun'-eko arraunlariak, banderarekin, arraunak altxatuta.

Astilleron (Kantabria, Espainia) jokatu den traineru estropada irabazi dute Telmo Deun arraun elkarteko emakumeek.

Real Astillero de Guarnizo banderaren hirugarren edizioa jokatu dute gaur goizean Kantabriako herrian. Erlojuaren aurka jokatutako estropadan aritu da Zumaiako arraun elkarteko emakumeen Telmo Deun, baita bandera Zumaiara ekarri ere.

Denbora onena egin du Zumaiak, 11:09,49, bigarren egin duen Astillerok baino 69 ehuneko gutxiago. Hirugarren Kaiku izan da, Zumaiagandik sei segundora.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide