San Juan eguna da gaur, ekainak 23, eta ohiturari jarraituta, gaua heltzearekin batera sua piztuko dute Euskal Herriko txoko guztietan. Zumaian ere izango da, eguraldiak laguntzen badu, behintzat.
Non bestela, Sanjuaniturrian piztuko dute sua 21:30ak aldera, eta, Txistulari Bandaren doinuek lagunduta, suaren bueltan ariko dira dantzan Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako euskal dantzetako ikasleak.
Haren amaieran, azken urteotan egin bezala, Ekhi gaua egingo dute Gernika parkean. Musika, antzerkia eta dantza izango dira 23:00etatik aurrera.