Datorren ostiralean jokatuko dira esku pilota txapelketako finalak

Juan Luis Romatet 2024ko ekainaren 24a

Pasa den ostiralean jokatutako finalerdietako une bat. (Juan Luis Romatet)

Pasa den ostiralean jokatu zituzten finalerdiak eta han erabaki zuten zer bi bikotek jokatuko duten txapelketako finala.

Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoia bere bukaera heltzen hasia da. Pasa den ostiralean jokatu zituzten Odietan aurtengo edizioko finalerdiak, eta, hala, erabakita geratu zen zer bi bikotek jokatuko duten txapelketako finala hilaren 28an.

Lehen partidan, Aitor Aizpuruak eta Josu Salegik 22 eta 17 emaitzarekin irabazi zieten Oihan Etxabe eta Imanol Oiartzabali; bigarren partidan, berriz, Unai Beristainek eta Jon Alkortak 22 eta 6 irabazi zieten Unai Etxabe eta Peio Etxaberi.

Txapelketako azken partidak datorren ostiralean, hilaren 28an, San Pedro egun bezperan jokatuko dituzte, eguraldia lagun bada, Odieta frontoian; euria egingo balu Herri Eskolako pilotalekura eramango litzateke. Jardunaldia 18:00etan hasiko da honako bi partidekin:

  • 3. eta 4. postuetarako: Oihan Etxabe-Imanol Oiartzabal vs. Unai Etxabe-Peio Etxabe.
  • Finala: Aitor Aizpurua-Josu Salegi vs. Unai Beristain-Jon Alkorta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide